Inicio » Idiomas » Euskera » Diseinua eta berrikuntzaren inguruko solaldi batek itxiko du orain diseinua! erakusketa Tabakaleran
Aktibitateak

Diseinua eta berrikuntzaren inguruko solaldi batek itxiko du orain diseinua! erakusketa Tabakaleran

Orain diseinua! euskadi eta industria erakusketa ikusteko azken egunak direla-eta, Tabakalerak jarduera programa berezia antolatu du. Datorren ostegunean, otsailak 6,

Santiago Farizano

Orain diseinua! euskadi eta industria erakusketa ikusteko azken egunak direla-eta, Tabakalerak jarduera programa berezia antolatu du. Datorren ostegunean, otsailak 6, 18:30ean Alex Arriola, SPRIko zuzendariak eta Ibon Roman, Soraluce enpresako diseinu arduradunak, ººeuskal enpresetan diseinuak izan dezakeen eragina eta Euskadi dituen aukera handiak aztertuko dituzte elkarrekin izango duten solasaldian.

Ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun enpresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte.

Datorren igandean, otsailak 9, itxiko ditu ateak harrera bikaina izan duen jarduera honek. 24.500 pertsonek bisitatu dute erakusketa orain arte.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa