Inicio » Idiomas » Euskera » Zinemaldia: Judi Denchek jasoko du Donostia Saria

Zinemaldia: Judi Denchek jasoko du Donostia Saria

Judi Dench aktore britainiarrak (York, Erresuma Batua, 1934) Donostia Saria jasoko du 2018ko Donostiako 66 Zinemaldian. Guztira hiru Donostia Sari

Judi Dench aktore britainiarrak (York, Erresuma Batua, 1934) Donostia Saria jasoko du 2018ko Donostiako 66 Zinemaldian. Guztira hiru Donostia Sari emango dituzte aurten: bigarren bat Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarrarentzat izango da eta beste bat Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrarentzat.

Festibaleko ohorezko sari garrantzitsuena irailaren 25ean emango diote Denchi, Red Joan (Trevor Nunn) filmaren emanaldiaren aurretik. Bertan Denchek bizimodu lasaia duen emakume baten papera du. Bat-batean zeharo aldatuko da haren bizitza, Erresuma Batuko inteligentzia-zerbitzuak Errusia komunistari informazioa ematea leporatzen dionean hain zuzen ere.

Lehen aldiz etorriko da Donostiara Judi Dench. Zazpi aldiz izendatu dute aktore onenarentzako Oscar sarirako eta 1999an irabazi zuen, bigarren mailako emakumezko aktore gisa, “Shakespeare in Love” pelikulan egindako lanagatik.

Judi Denchi Donostia saria emateko ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Zinemaldiaren webgunean, eta 45 euro balio dute.

Donostia Saria Trevor Nunn-en filmaren emanaldiaren aurretik, 19:30ean, jasoko du Denchek Kursaal Auditoriumean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete