Inicio » Idiomas » Euskera » ZientziaKutxa hilabete honetan itzuliko da, bi hitzaldi online berrirekin
Zientzia

ZientziaKutxa hilabete honetan itzuliko da, bi hitzaldi online berrirekin

ZientziaKutxak modu birtualean ekingo dio bere jardunari eta online bi dibulgazio-hitzaldi berri eskainiko ditu maiatzean, bertako bi ikertzaile ospetsurekin batera:

Ion Errea

ZientziaKutxak modu birtualean ekingo dio bere jardunari eta online bi dibulgazio-hitzaldi berri eskainiko ditu maiatzean, bertako bi ikertzaile ospetsurekin batera: Paola Ferrario eta Ion Errea. Ziklo berri honek garaiko gai zientifikoak jorratzen ditu, hala nola robotika humanoidea, klima aldaketa eta ingeniaritza genetikoa. Hitzorduak maiatzaren 7an eta 29an izango dira. Hitzaldiak DIPCko (Donostia International Physics Center) Webinars aretoan emango dira, tiny.cc/Zientziakutxa estekan.

Lehen hitzordua online maiatzaren 7an izango da, Paola Ferrario fisikariak, DIPCko Ikerbasque ikertzaileak, Neutrinos e imagen médica: la extraña pareja hitzaldia emango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta neutrinoaren azterketa izango du ardatz.

Maiatzaren 29an Ion Errea fisikari donostiarraren txanda izango da Supereroankortasuna, markak hausten hitzaldiarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko eta Materialen Fisikako Zentroko ikertzaile eta irakasle hau DIPCko kidea da, eta supereroaleetan aditua denez, supereroaleak giro-tenperaturan lortzen lan egiten du. Azken urteotan ulertu da hidrogeno-konposatuetan posible dela supereroaleak lortzea ia inguruneko tenperaturan, baina presio oso altuetan.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa