Eguzkik atzo, arratsaldeko lehen orduan, 112 zenbakira deitu zuen Urolan, Zestoako Iraeta auzoko Errota industrialdearen parean, isuri zurixka bat zegoela jakinarazteko. URAko ikuskatzaile bat bertaratu zen, laginak hartu zituen eta hainbat ikerketa egin zituen jatorria aurkitzeko.
Eguzkiko kideek adierazi dutenez, ez da lehen algia horrelako isurketa bat erregistratzen dela puntu honetan bertan.
«Abuztua isurkete salaketak falta ez diren hilabetea izan ohi da. Alde batetik, enpresa batzuek oporrak garbiketa egiteko aprobetxatzen dituztelako. Bestetik, ibaiek eta errekek ur gutxiago eragiten dutelako eta, beraz, isurketak, oro har, ez direlajo hain oharkabean pasatzen», esan dute ekologistek, eta egun gutxi batzuetan Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta Zestoa egindako isurketak salatu dituzte.
Deja un comentario