Inicio » Idiomas » Euskera » Zer arrasto uzten du neguak Cristina Eneako parkean eta bertako biztanleengan?

Zer arrasto uzten du neguak Cristina Eneako parkean eta bertako biztanleengan?

Bisita horiek otsailaren 4an (euskaraz) eta otsailaren 10ean (gaztelaniaz) izango dira, biak 11:30ean, eta familiei zuzenduta daude. Amaitzeko, eskulan bat egingo da

Urtaro bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta naturari modu jakin batean eragiten dio.

Negua lozorroaren urtaroa da, non landareek eta animaliek jarduera gutxien izaten duten. Baina ez da beti horrela izaten. 

Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak aldatuz doaz urtean zehar, eta urtaro bakoitzak bere berezitasun eta erakargarritasuna du, eta neguak ere bai. «Urtaro honetan hosto iraunkorreko koniferoek protagonismoa hartzen dute parkean; izan ere, zedroak, izeiak eta pinuak dira urteko urtaro gogor honetan hostoak adarretan mantentzera ausartzen diren zuhaitz indartsu eta sendoak», azaldu du Olatz Urretavizcayak, Cristina Enea Fundazioko monitoreak eta bisita gidatu horien arduradunak. Gaineratu duenez, «badira neguan fruituak ematen dituzten espezieak, animaliek asko estimatzen dituztenak, janaria garesti baitago garai honetarako».

Bisita horiek otsailaren 4an (euskaraz) eta otsailaren 10ean (gaztelaniaz) izango dira, biak 11:30ean, eta familiei zuzenduta daude. Amaitzeko, eskulan bat egingo da. Izen-emateak irekita www.cristinaenea.eus webgunean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete