Konstituzio plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak 50 donostiarrentzat irekiko dira (25 banderaren igoeran eta beste 25 jaitsieran, bakoitzak 16 urtetik gorako lagun bat gonbidatu ahal izango du) San Sebastian eguneko inagurazioa eta amaiera in situ bizi dezaten.
50 donostiar horiek zozketa publiko baten bidez hautatuak izango dira, eta zozketa 2018ko urtarrilaren 8an egingo da, 18:00tan, Udalbatza aretoan. Zozketan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 18an hasiko da Udalinforen bidez (bulegoan bertan edo 010 telefono zenbakian) eta www.donostia.eus webgunean, urtarrilaren 5a baino lehen.
Era berean, 18 donostiarrek urtarrilaren 20ko haur danborrada udaletxearen balkoitik ikusi ahal izango dute eta edozein adineko lagun bat gonbidatu ahal izango dute. Baldintzak, adin nagusikoa izan eta Donostiako erroldan egon, eta epeak abenduaren 18tik urtarrilak 5era arte.
Zeinek nahi du San Sebastian eguneko banderaren igoera eta jaitsiera balkoitik ikusi?
Konstituzio plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak 50 donostiarrentzat irekiko dira (25 banderaren igoeran eta beste 25 jaitsieran, bakoitzak 16
Temas: Tamborrada2018
Deja un comentario