EH Bilduk zuzenketak egin dizkio Udal Gobernuak “Soinu eta zarataren kutsadura dela eta udalak hartuko duen jarrera arautzen duen Udal Ordenantza” dela eta, aurkeztutako testuari. Besteak beste, zabor bilketak sortzen duen zaratari arreta gehiago jartzea proposatu du EH Bilduk.
Hori dela eta, Donostiako EH Bildu udal taldeak uste du badela garaia zaborra biltzeko ordutegiak berrantolatzeko, herritarren lo-zikloa babesteko. Horregatik, EH Bilduk proposatu du “Hiri hondakinak biltzea eta zarata sortzen duten garbiketa lanak egitea bizitoki eta osasun inguruetan galaraztea 00:00etatik 7:00etara”.
Beste zuzenketa batzuk ere proposatu ditu EH Bilduk. Besteak beste, interes orokorrekotzat jotzen diren eta ordenantzatik kanpo geratuko liratekeen ekitaldien artean Aste Nagusia sartzea bere osotasunean, eta 6 hilabetetik gorako iraupena aurreikusten duten obren kasuan, Udaleko Ingurumen Saila izatea eragin akustikoari buruzko txostena gainbegiratzen duena.
Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 2016. urtean egindako ikerketa baten arabera, OMEk gomendatutako zarata-mailak gehien gainditzen zituzten hirien artean, Donostia lehen postuan zegoen euskal hirien artean, eta 100.000 biztanletik gorako estatuko hiri guztien artean bederatzigarren postuan. Zehazki, ikerketaren arabera, donostiarren %28,4k gehiegizko zarata jasaten dute egunez, eta %37,9k, gauez.
Deja un comentario