Inicio » Idiomas » Euskera » Zabalik euskara ikasteko matrikulazio kanpaina Donostiako euskaltegi eta zentro homologatuetan
Udala

Zabalik euskara ikasteko matrikulazio kanpaina Donostiako euskaltegi eta zentro homologatuetan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik azaroaren 23ra egongo da zabalik

Donostiako euskaltegietan eta zentro homologatuetan euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik dago. Matrikula egin nahi dutenek irailean hasita egin ahal izango dute eta ikastaro horietarako diru-laguntza Udaleko Euskara Zerbitzuan eskatu ahal izango dute urriaren 1etik azaroaren 23ra bitartean. Urrian hasten direnek Donostiako webguneen bidez edo Euskara Zerbitzuaren bulegoetara edo Udalinfo-ra joanda egin ahal izango dute eskaera.

Covid-19ak eragindako egoerak eskatuta, euskaltegi eta zentro homologatuetan emango diren aurrez-aurreko ikastaroetan, segurtasun-neurri guztiak bermatuko dira, eta taldeek ikasle-ratio txikiagoa izango dute. Era berean, ikastaro-aukera zabalagoa ere izango da: ohiko aurrez-aurrekoez gain, aurrez-aurreko ikastaro telematikoak ere egin ahal izango dira. Horrekin batera, autoikaskuntzako ikastaroak ematen segituko dute euskaltegiek.

Jon Insaustik, Kulturako eta Euskarako zinegotzi-ordezkariak eta euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariek elkarrekin aurkeztu dute #euskaldunízate kanpaina. «#Euskaldunízate hitz-jokoak euskalduntzeko modu ugari adierazten ditu, eta euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izatea, euskaraz, eta euskara ikasita euskalduntzea, gaztelaniaz”, adierazi du Insaustik.

Euskara ikasi nahi dutenek, irailean hasita, Donostiako edozein euskaltegitan izena emateko aukera izango dute eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko epea, berriz, urriaren 1etik azaroaren 23ra egongo da zabalik. Dirulaguntza Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinfo bulegoetan (Eason, Arrokan, Morlansen eta Altzan) eskatu ahal izango da. Era berean, dirulaguntza eskaera online egiteko aukera ere izango dute herritarrek www.donostia.eus eta www.donostieuskaraz.eus web orrietan.

Urrian hasiko diren ikastaroez gain, 2021eko otsailetik ekainera bitarteko ikastaroak ere diruz lagunduko dira. Ikastaro horietan parte hartuko dutenek otsailean egin ahal izango dute dirulaguntza eskaera. Aurrez-aurreko ikastaroez gain, bestelako ikastaro motak ere lagunduko dira: barnetegiak, aurrez-aurreko telematikoak, autoikaskuntzakoak eta udakoak. Horiek diruz laguntzeko eskabidea ikastaroa behin hasita 30 eguneko epean egin beharko da.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala hirian duen erakunde edo enpresa batean lanean aritzea. Diru-laguntza jasotzeko, beharrezkoa izango da euskaltegian edo ikastetxe homologatuan matrikulatzea, eskabide-orria dagokion dokumentazioarekin batera aurkeztea dagozkion epeen barruan, eta ikasturtea amaitzean gutxienez % 75eko asistentzia izatea eta, gutxienez, azpi-maila bat gainditzea. Gainera, Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe