UD-Ha programaren baitan hitzordu berria izango da larunbat honetan, arratsaldeko 20etan eta dohainik,
“Hermanos Jaso” Youtuber-ek eskainiko duten solasaldi interaktiboaren bidez.
Judithek 2014an eman zuen bere burua ezagutzera YouTuben errezeta-bideoen bidez, baina oraintxe bertan era guztietako bideoak egiten ditu, edertasunetik entretenimenduraino doazenak. Fernandok, aldiz, bideoak eta argazkiak editatzeaz dakien guztia Interneti esker ikasi du, baina askoz gehiago jakin nahi luke gai horiei guztiei buruz.
Datorren larunbatean, hilak 25 gaueko 20etan, Sara Zozaya musikaria arituko da.
Deja un comentario