Aurten ere Donostiako Orfeoiaren egoitzara itzuliko da Kutxa Fundazioak Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera sustatu eta antolatzen duen Ganbera Musikaren zikloa. Bederatzi kontzertuk osatzen dute zikloaren 11. edizioa, ostegunetan 19:30ean izango direnak. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
Ganbera-musikaren ziklo berria bihar hasiko da Aitor Aburto, klarineteak, Irene Busons, biolak eta Ander Marzana, pianoak, osatzen duten Xarma hirukotearekin. Mozart, Gordon Jacob, R.Schumann eta X. Montsalvatge-ren lanak interpretatuko dituzte.
Zikloak otsailaren 27an jarraituko du, Yikadi Bras taldearen eskutik. Martxoaren 5ean, Uebayashi bikoteak parte hartuko du, eta 12an, berriz, Sarasate bikoteak. Apirilaren 2an, Euterpe laukotea, eta Iberia boskotea, 23an. Maiatzaren 14an, Uhin boskotea igoko da agertokira, eta 28an, berriz, Antípoda boskotea. Zikloa ekainaren 4an itxiko da kantu-errezitaldi batekin.
Deja un comentario