Inicio » Idiomas » Euskera » Xakeko Nazioarteko Openaren 44. edizioa, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan
Kirolak

Xakeko Nazioarteko Openaren 44. edizioa, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan

Donostia Hiria txapelketa hau martxoaren 23tk 30ra bitartean ospatzen da eta 10 herrialdeko 120 pate-hartzaileek eman dute izena

Xake txapelketa 2018an Udaletxean. Argazkia: Santiago Farizano

Xakeko Nazioarteko Openaren 44. edizioa martxoaren 23an hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan
Gipuzkoako Xake Federazioak Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openaren edizio berria antolatu du martxoaren 23tik 30era bitartean Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Txapelketa honek 44. edizioa beteko du aurten, eta Donostiako xakearentzat oso izaera enblematikoa du Udaletxean ospatzeak. Izan ere, José Raúl Capablanca, Akiba Rubinstein eta Anatoli Karpov jokalari mitikoek, besteak beste, jokatu dituzte egoitza honetan txapelketak.

Donostia Hiria Nazioarteko Opena nazioarteko maisuek eta maisu handiek jokatzen duten txapelketa da, batzuk euren herrialdeetako txapeldun direnak edo izan direnak, eta baita afizionatuak ere.

Aurten, 10 herrialde ordezkatzen dituzten 120 parte-hartzaile baino gehiagok eman dute izena. Txapelketak bederatzi erronda izango ditu, eta martxoaren 30erako,larunbaterako, aurreikusita dago azken erronda eta sarien banaketa.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa