Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Liburutegia, Damen baterian kokatua, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen du.
Natur Txokoa, Gobernadorearen baterian, ingurugiroa hedatzeko helburupean Cristina Enea Fundazioak kudeatutako ingurumen-ikasgela da.
Azkenik, San Telmo Museoak kudeatzen duen Mota Gazteluko Historiaren Etxeak, hiriari buruzko erakusketa eskaintzeaz gain, Donostiari begira, hiru guneetako programazioa koordinatzen du.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
UDAKO LIBURUTEGIA – Damen bateria
Ordutegia: egunero, 11:00-13:30 / 17:00- 20:00.
943 48 15 46
Haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak: cd-rom arrakastatsuenak, liburuak maileguan hartzeko aukera eta internet nabigatzeko eta liburutegi sarean katalogoa kontsultatzeko. Helduentzat liburu, prentsa eta aldizkariak.
JARDUERAK LIBURUTEGIAN
Urgull bezalako toki zoragarri batean irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain doako jarduerak egongo dira astelehenetan eta ostegunetan 18:00etan. Euskaraz, 5 urtetik gorakoentzat eta sarrera librearekin lekuak bete arte.
Uztaila
1 Itsasoak ere ipuin usaina du
4 Auskalo, Eriz Magoa. Familientzako ikuskizuna.
8 Belarrira esateko kontutxoak
11 Ohe azpiko ipuinak
15 Ipuin gora ipuin behera
18 Kresal zaporeko hitzak
22 Ipuin masusta
25 Amona Joxeparen ipuinak
29 Ametsetan kontatu zidaten
Abuztua
1 Sardina bat…
5 Erreka Mari, Enkarni Genua Txotxongilo taldea.
8 Nondik dator soinutxo hori?
19 Ilargiaren argia
22 Udako Kondaira
26 Urgull mendiko sorgina
29 Uda agurtzeko ipuinak
NATUR TXOKOA – Gobernadorearen bateria
Ordutegia: egunero 11:00-13:30 / 17:00- 20:00
628 130 591
Urgulleko Gobernadorearen Baterian dago Natur Txokoa, naturaren gela berezia. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.
JARDUERAK NATUR TXOKOAN
Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak egongo dira egunero naturaren inguruko ezagutza era dibertigarrian sustatzeko. Gainera, astearteetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, jarduera bereziak egongo dira, 5 urtetik gorako haurrentzat, euskaraz eta sarrera librearekin lekuak bete arte.
Uztaila:
2: Kaixo Natur Txoko!
3: Kattalin bidaiaria
9: Kamishibairen hegaldia. Ipuin kontalaria
10: Urgull gertutik
16: Xomorroak, gure lagun nimiñoak
17: Urgulleko altxorraren bila
23: Birziklatutako txotxongiloak
24: Urgulletik galdu gabe. Orientazio jolasa
30: Erle familia
31: Naturaren koloreak
Abuztua:
6: Badator zirkoa!
7: Urgulleko piratak
20: Munduko animaliekin jolasean
21: Hondarrezko eskulturak
27: Barazki azoka
28: Laster arte Natur Txoko!
HISTORIAREN ETXEA – Motako gaztelua
ERAKUSKETA: Donostiari begira
Ordutegia: egunero, 11:00-20:00. Doan
943 481547
Urgull mendiaren tontorrean, Mota Gazteluan, Donostiak bere historia erakusten du. 800 urte luzeetan hiriak bizi izan dituen gertaera eta mugarriak kontatzen dira, horiek eman baitiote egun dituen itxura eta nortasuna. Ikus-entzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bitartez, denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak erakusten dira.
JARDUERAK HISTORIAREN ETXEAN
Historiaren Etxeko jarduerak ostiral arratsaldeetan dira, 18:00etatik 20:00etara. Bost urtetik gorakoentzat, euskaraz eta sarrera libearekin lekuak bete arte.
Uztaila
5 Bazen behin Urgulleko gazteluan…Itzal-antzerkia egiteko tailerra
12 Gazteluak, dragoiak, piratak eta askoz gehiago. Mosaikoak egiteko tailerra
19 Donostia-Venezuela, kakaoaren bidaia. Ontziola bat eta kakaoa lortzeko jolasak
26 Armarik gabeko armadurak. Janzkera bitxien tailerra
Abuztua
2 Erdi Aroko Torneoa. Jolas jarduerak
9 One, two, three, Tupper Koronela atera hadi! Antzeztutako bisita gidatua
23 Faroltxo festa. Faroltxoak egiteko tailerra
30 MerendolaFEST. Uda agurtzeko merendola
AUTOBUS ZERBITZUA URGULLERA: 39. linea (Dbus)
Udan Urgull mendira joan-etorria egiten duen zerbitzua eskaintzen du Donostiabusek-ek: 39-Urgull linea.
Uztailan eta abuztuan egunero egongo da martxan, Aste Nagusia, eta aurreko eta ondorengo zenbait egunetan izan ezik.
Txanpon txartelarekin, beste linea guztiekin aldaketak dohainik.
Ordutegiak eta geltokiak
Igotzeko (Salamanca Pasealekua, 5)
11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 – 17:00 – 17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00
Jaisteko (Santiago bateria)
11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 – 13:15 – 13:45 –
17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15
Deja un comentario