Inicio » Idiomas » Euskera » Urrian itsasontziz Urumean zehar irteerak egiteko aukera izango da

Urrian itsasontziz Urumean zehar irteerak egiteko aukera izango da

Iragan udaberrian Urumea ibaian zehar itsasontziz egin behar ziren irteerak berreskuratu ditu Cristina Enea Fundazioak, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zirenak. Urriaren 23 eta 29 artean izango dira eta izen-emateak irekita daude

Eguraldi txarraren ondorioz, maiatzean bertan behera utzi behar izan ziren Urumean zehar itsasontziz egiteko programatutako irteerak, eta orain, Cristina Enea Fundazioak urriaren amaierarako berreskuratuko ditu. 23 irteera dira, 7 egunetan banatuta, eta izena ematen duten pertsonek Urumea ibaia zeharkatuko dute, ibaiertzetako faunari, florari eta arkitekturari buruzko azalpenak entzunez. «Urumeatik ibilbide bat egingo dugu, sakonera gutxiko ontzi motordun batean», azaldu du Jose Mª Hernandezek, Cristina Enea Fundazioko zuzendariak.

Gogorarazi duenez, irteera horietan «ibaiertzeko ekosistemak eta alboetan dauden eraikuntza ezberdinak (historikoak eta egungoak) ikusi ahal izango dira, eta itsasoaren eragin handia duen ibaiaren dinamika ezagutu ere».

Irteera bakoitzak 11 lagunentzako plaza kopuru mugatua izango du, eta horiek Cristina Enea Fundazioaren webgunearen bidez hartu beharko dira, 5 euroko fidantza baten truke (lotura hemen). Fidantza hori «jarduerara joaten diren pertsonei itzuliko zaie, bonu moduan, Saretuz sareko establezimenduetan trukatu ahal izateko, tokiko eta hurbileko merkataritza sustatzeko helburuarekin», azaldu du Hernandezek.

Irteeren datak eta ordutegiak jarraian zehazten dira:
Urriak 23, astelehena, 10:00etan.
Urriak 23, astelehena, 11:00etan.
Urriak 23, astelehena, 12:00etan.
Urriak 23, astelehena, 13:00etan.
Urriak 24, asteartea, 10:30ean
Urriak 24, asteartea, 11:30ean.
Urriak 24, asteartea, 12:30ean.
Urriak 24, asteartea, 13:30ean.
Urriak 25, asteazkena, 11:30ean
Urriak 25, asteazkena, 12:30ean.
Urriak 25, asteazkena, 13:30 ean.
Urriak 26, osteguna, 15:00etan.
Urriak 26, osteguna, 16:00etan.
Urriak 26, osteguna, 17:00etan.
Urriak 27, ostirala, 15:30ean.
Urriak 27, ostirala, 16:30ean.
Urriak 27, ostirala, 17:30ean.
Urriak 28, larunbata, 14:30ean.
Urriak 28, larunbata, 15:30ean.
Urriak 28, larunbata, 16:30ean.
Urriak 29, igandea, 14:30ean.
Urriak 29, igandea, 15:30ean.
Urriak 29, igandea, 15:30ean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete