930 lagun joan dira 2019an Uliako auzo-elkartearen eskutik Ategorrietako Ur Gordailua bisitatzera.
Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz eskaini ziren eta guztira 930 parte-hartzaile izan ziren, bi taldeak zenbatuz. Euskaraz eskainitako bisitetan 186 emakume eta 131 gizonezko izan dira, eta Gaztelaniazko taldeetan 355 emakume eta 258 gizon animatu dira.
Bisitari emakumezko gehiago egon dira gizonezko baino, bi hizkuntzen taldeak kontuan hartuz, guztira 541 emakumezko egon dira 389 gizonen aldean.
Aurten, 2020an, Uliako auzo-elkarteak gordailurako bisitak jarraituko direla baieztatu du.
Deja un comentario