Inicio » Idiomas » Euskera » UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ostegunean izango da
Lan bilaketa

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ostegunean izango da

Ekitaldiak 39 stand eta bi jarduera mota izango ditu eta Donostiako Ignacio Mª Barriola Zentroan ospatuko da

Ostegunean, apirilak 25, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Forua egingo da. Bertan arlo guztietako enpresa eta erakundek euren lan eskaintzak aurkeztuko dizkiete Euskal Herriko Unibertsitateko graduatu eta ikasleei Ignacio Mª Barriola Zentroan (3.solairua), Donostian.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordeak ongietorria emango dute.

Ekitaldiak 39 stand eta bi jarduera mota izango ditu: alde batetik, sektore desberdinen arteko mahai-inguruak antolatu dira eta, bestetik, lana eskaintzen duten enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak harremanetan jarri ahal izango dira beren profil zehatzen arabera.  

 Halaber, praktikak bilatzeko enpresekin harremanetan jartzeko aukera ematen die ikasleei. Enpresen artean, CAF, Ikerlan, Danobatgroup, Acciona eta Kutxabank nabarmentzen dira, besteak beste. 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa