Donostiako Udaltzaingoak detektatu duenez, ibilgailuen barruan lapurreta salaketen kopurua igo da, eta gainera hauek manipulatuak izan direnaren arrastorik gabe. Azken asteotan bi pertsona atxilotu ondoren hasi ziren susmoak, Udaltzaingoak uste bait du azken asteotako salaketak atxiloketa hauekin lotura izan dezaketela.
Herri Segurtasun eta Herri Babesteko zinegotziak, Martin Ibabek, bi pertsona horiek ibilgailuak ixteko gailuak baliogatzeko tresna elektronikoa erabiltzen zutela jakinarazi du. Hortaz, «ibilgailu bat aparkatzen eta gidaria ateratzen ikusten zutenean, tresna aktibatzen zuten gidariak ixteko gailuari eman aurretik». Horrenbestez, «ibilgailua irekita mantentzea lortzen zuten», gidariak aurkakoa pentsatzen bazuen ere.
Horregatik, Udaltzaingoak hiritarrei eskatu die ibilgailua itxita gelditzen dela ziurtatzeko. Eta eskaria egiten diete, bereziki, merkantziak garraiatzen dituztenei eta, batez ere, aparkaleku publikotan, saltoki-gunetan edo ibilgailu asko dauden tokitan aritzen direnei. Egun hauetan erosketa asko egiten dira, eta askotan maletategiak beteta egoten dira horregatik.
Deja un comentario