Inicio » Idiomas » Euskera » Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. 1.075 plaza 7 eta 17 urte bitarteko gipuzkoarrentzat
Udako oporrak

Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. 1.075 plaza 7 eta 17 urte bitarteko gipuzkoarrentzat

Bi kasuetan, izen-emateko aukera apirilaren 13tik 20ra bitarte izango da.

Udalekuen aurkezpena, gaur goizean Donostian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Udalekuak 2021 programa 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisialdiko jarduera hezitzaileez gozatzeko. Programa honen bitartez, urtero bezala, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, bertan gozatzeko eta beren autonomia pertsonala garatzen laguntzeko. Izena emateko epea Apirilaren 13an zabaldu eta 20an itxiko da eta gehienez hiru laguneko taldeetan joan daitezke haurrak.

Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatuak gogorarazi duenez, «Aurten, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak plaza gehiago eskaintzen ditu udal aterpetxeetan edo ekimen pribatuko aterpetxeetan.  Beste bi aldundiekin batera egindako eskaintzaren barruan, Gipuzkoan 728 plaza eskainiko dira. Gainera, Gipuzkoako programak Gazte Oporraldiak ere baditu; eskaintza horrek 347 plaza gehiago eskaintzen dizkie 14 eta 17 urte bitarteko gazteei, Espainiako helbide zerrenda zabal batean».

Gipuzkoak Udalekuak 2021 kanpainaren esku jartzen dituen instalazioak honako hauek dira: Gipuzkoako Foru Aldundiaren gazte-aterpetxeak (Hondarribiko «Juan Sebastian Elkano» aterpetxea, Orioko «Txurruka» aterpetxea eta Zarauzko «Igerain» aterpetxea) eta beste hiru instalazio (bi Nafarroan eta beste bat Azkoitian).

Gainera, azken urtetan bezala, gipuzkoarrentzat bakarrik diren Udaleku Teknologikoak eskainiko ditu Hondarribiko Juan Sebastián Elkano aterpetxean.

Zozketa Gipuzkoan egingo da apirilaren 27an eta lehentasuna izango dute aurreko kanpainetan parte hartu ez dutenek.

Gazte Oporraldiak

Kultura eta Gazteria Saileko Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusiak, Gazte Oporraldiak programaren barruan, 347 plaza eskainiko ditu 14 eta 17 urte bitarteko gipuzkoarrei zuzendutako udako jardueretan. Programa honetan aisialdiko jarduerak eta gai desberdinei buruzko egonaldiak daude, eta helburu nagusia gazteek aisialdiaz modu aberasgarrian gozatzea da.

Foru programa hau uztailean eta abuztuan garatuko da, 7, 10 eta 12 eguneko txandekin. Guztira 13 jarduera eskaintzen dira. Hizkuntzari dagokionez, 8 jarduera euskaraz izango dira (258 plaza) eta 5 jarduera gaztelaniaz (89 plaza).

Izena emateko prozesuari dagokionez, banaka edo taldeka egin ahal izango da, gehienez ere 3 lagunekoa, apirilaren 13tik 20ra, Internet bidez, www.gipuzkoa.eus/go helbidean edo udalekuen bulegoan.

Plazak zozketa publiko bidez esleituko dira apirilaren 27an eta plaza eskuratzen dutenek apirilaren 28tik maiatzaren 6ra eman ahal izango dute behin betiko izena.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe