Tokiko Gobernu Batzordeak gaur goizean ekin dio bere jarduerari telematikoki, eta bertan behin betiko onartu dute Miramongo hiri-antolamenduko Plan Berezia. Plan Berezi honen helburu nagusia hirigintzako arauak malgutzea da, Donostian, zehazki parke teknologikoan, ezartzeko interesa duten enpresa berrien etorrera errazteko.
Aldaketa hauek alderdi ezberdinetan dute eragina: Lursailen zatigarritasuna, kirol ekipamendu pribatua ezartzeko aukera eta ezarpen horrekin lotzen diren aldaketak, lursailen artean eraikigarritasuna lekualdatzearen tolerantzia, lursailen lerrokaduraren zuzenketa eta lursailak azpizatitzeko aukerak, oro har industria erabilerak onartzea, erabilera nagusiaren erabilera osagarri gisa edo eduki teknologiko handiko erabilera gisa, komunitate ekipamenduko erabilera baimentzea, lursail pribatuan instalazioak ezartzea, eraikinak seinaleztatzea, aparkaleku zuzkidura, lursail batzuen altuera malgutzea, agortu gabeko eraikigarritasuna lekualdatzea, azaleren zuzenketa eta erdisotoko lokalen bizigarritasun baldintzak.
Bestalde, Donostiako Belartza II eremuko lurzatietako baten xehetasun-azterlana ere hasieran onartu da, eremuaren indarreko Plan Partzialean ezarritako sestra gaineko gehieneko lerrokadurak aldatzeko. Beheko solairuaren okupazioa egungo errodadua-erreiraino zabaldu nahi da, eraikina inguratzen duen terrazen eremuaren zati bat estaltzea ahalbidetuz.
Deja un comentario