Donostiako Udalak herritar guztiei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian, aste hauetan izaten ari diren jarrera, ardura eta laguntzagatik, #EskerrikaskoDonostia leloaren bidez.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie egun hauetan etxean geratzeko ahalegina egiten ari diren pertsona guztiei, eta, bereziki, lanean jarraitzen dutenei, hala nola, osasun-langileei, suhiltzaileei, Udaltzaingoari, zainketa-lanetan ari diren langileei eta supermerkatu edo premiazko saltokietako langileei.
Horretarako, Mikel Casal, Elena Odriozola, Iker Ayestaran eta Leire Salaberria donostiar ilustratzaileek lau irudi sortu dituzte, konfinamendu-une hauetako eguneroko eszenak islatzen dituztenak. Irudi horiek izango dira bihartik aurrera sare sozialetan eta komunikabideetan abian jarriko den kanpainaren irudia.
Deja un comentario