Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Idiakez 6 kaleko lokalaren doako lagapena. Lokal hori Erdialde Adin Nagusiko Pertsonen Elkartearen ondoan dagoen lokala da, eta helburua da Elkartearen egoitza handitzea.
Lokala Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarena da, eta iaz arte Gizaldek erabili zuen; 55,70 m2 ditu. Egun Elkarteak 4.000 bazkide ditu, hiriko beste antzekoek baino gehiago, Udalaren esanetan; bertan, ekintza ugari antolatzen dira.
Lagapena guztiz doakoa da eta Udalak bere gain hartuko ditu egoitza handitzeko beharrezkoak diren obra. Horretarako proiektuan lanean ari da.
Deja un comentario