Inicio » Idiomas » Euskera » Udalak Donostiako bandera Donostia Ospitaleari emango dio

Udalak Donostiako bandera Donostia Ospitaleari emango dio

Union Artesana elkarteak jaso zuen hiriko bandera 2020an bere 150.urteurrena zela eta

Santiago Farizano

Donostiako Udalak hiriko bandera pertsonalizatua emango dio Donostia Ospitaleari. Nahiz eta aurten COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz San Sebastian eguneko ospakizunak bertan behera gelditu diren, Udalak iaz Union Artesanaren 150.urteurrena omentzeko martxan jarri zuen ekimena mantendu nahi izan du.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, hilabete hauetan guztietan birusaren aurka borrokatzen egon diren pertsona guztiei eskerrak emateko modu bat dela. Eta horren harian, honakoa esan du: “Hiriko bandera donostiar guztiok batzen gaitu, eta donostiar izateaz harro sentiarazten gaituen gauza bat da. Beraz, San Sebastián egunaren inguruan bizi dugun egoeran Donostia Ospitaleari bandera ematea aurten biziko dugun une berezietako bat izango da”.

Hortaz, bigarren aldiz Donostiako Udalak hiriko bandera emango du. Hasiera batean, ekimena urtero urteurren bat ospatzen duen elkarte edo konpainia bati emateko sortu zen, baina osasun krisiak plangintza aldatu du, eta aurten, nahiz eta festarik ez den izango, COVID-19aren aurka borrkatzen egon diren pertsonak omentzeko balioko du.

Bandera Konstituzio plazan
Bestalde, hiriko bandera Konstituzio plazan jarrita egongo da San Sebastian egun guztian zehar. Alkateak biharko egunean zehar jarriko du, beti ezarritako etxeratze ordutegia baino lehen. Horrenbestez, Udalak osasun krisiak sortutako egoerari egokituta ohiturari eutsiko dio, hain zuzen ere, hiriko bandera Udaletxe zaharrean jarrita egoteko ohiturari. Ondorioz, bandera modu sinbolikoan jarriko da, baina publikorik gabe.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete