Donostiako Udala hiriko Euskararen Plan Orokorra diseinatzen ari da 2020-2024rako. Behin-behineko txostena www.donostiaeuskaraz.eus webgunean jarri da, eta herritarrek ekainaren 19ra arte izango dute ekarpenak egiteko aukera, [email protected] helbidera bidalita.
Plan berri honetan, aurreko bost urteen balorazioa egin da, eta etorkizunerako helburuak eta ekintzak diseinatu dira, arlo horretan adituak diren hainbat erakunderekin eta pertsonarekin lankidetzan. Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da Plan berria diseinatzerakoan.
Oraingoz, behin-behineko dokumento bat idatzi da, eta Euskararen Batzorde Sektorialari, auzoetako Euskara Batzordeetako ordezkariei eta udaleko ordezkari politikoei bidali zaie. Orain, herritarren txanda da, eta edonork egin ahal izango ditu ekarpernak dokumento horretan.
Deja un comentario