Inicio » Idiomas » Euskera » Udalak 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko ditu baldintzak betetzen direla egiaztatzeko
Covid-19

Udalak 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko ditu baldintzak betetzen direla egiaztatzeko

Hurrengo egunetan, eta Donostiako Udalaren komunikatuak dionez, Osasun Publikoaren Ataleko teknikariek eta udaltzainek hiriko 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko dituzte, osasun

Sociedad Gastronómica
Sociedad gastronómica. Foto: San Sebastián Turismo

Hurrengo egunetan, eta Donostiako Udalaren komunikatuak dionez, Osasun Publikoaren Ataleko teknikariek eta udaltzainek hiriko 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko dituzte, osasun krisiaren ondorioz segurtasun eta higiene arloan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Osasun Publikoko Enrique Ramos zinegotziak adierazi duenez, “kontua da egiaztatzea establezimendu horiek nola ari diren aplikatzen konfinatu ondoren berriro irekitzeko bidali zitzaizkien protokoloak. Guztiek jaso zuten elkarte barruan jartzeko materiala eta adostutako betekizunak biltzen dituen dokumentua”.

Ramosek adierazi du elkarteak lokal pribatuak direla, baina zenbait arau bete behar dituztela, arazoak saihesteko. “Ezin dute gainditu elkartearen % 50eko edukiera, mahaiaren arteko distantzia bermatu behar da, baita mahai bateko kideen artekoa ere. Bazkide bakarra sar daiteke sukaldean mahai edo kuadrilla bakoitzeko, oihalezko mahai zapien ordez paperezkoak jarri behar dira, gel hidroalkoholikoa izan behar da elkartean, sukaldeko tresnak 60°C-tik gora garbitu behar dira, ezin dira erabili mahai jokoak (kartak eta antzekoak), elkarteak ondo garbitu behar dira gutxienez hilean behin, nahiz eta egunero garbitu. Arau horiek elkarte gastronomikoetako ordezkariekin adostu ziren, eta, ikuskapenen bidez, egiaztatu nahi dugu behar bezala betetzen ari direla”, adierazi du.

Ikuskapena egin ondoren, atzemandako akatsak jasoko dira eta elkarteko zuzendaritza batzordeari hobetzeko proposamenak igorriko zaizkio. Atzemandako akatsak zuzentzen ez badira eta akats horiek larriak badira, zigorra jarri ahal izango zaie, eta, hala behar izanez gero, baita sozietatea ixtea dekretatu ere.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa