Inicio » Idiomas » Euskera » Udal Artxiboak bihar irekiko ditu ateak Blas de Otero plazan
Donostiako Udaletxea

Udal Artxiboak bihar irekiko ditu ateak Blas de Otero plazan

Bihartik aurrera, martxoaren 16tik aurrera, Udal Artxiboak egoitza berriko ateak irekiko ditu Blas de Otero plazan, Egian. Instalazioak egokitu ondoren,

Udal artxiboa. Argazkia: Donostiako Udaletxea

Bihartik aurrera, martxoaren 16tik aurrera, Udal Artxiboak egoitza berriko ateak irekiko ditu Blas de Otero plazan, Egian. Instalazioak egokitu ondoren, hiritarrak artatuko ditu, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea. Hitzordua 943 481053 telefonoan edo Udalaren web orrian eska daiteke.

Dokumentu funtsak lekualdatzen ari direnez gero, pertsona eta egun bakoitzeko bi dokumentu unitate bakarrik eskatu ahal izango dira. Kontsulta Aretoan bederatzi postu besterik ez da egongo, pandemiaren eboluzioak bestela aholkatu arte

Instalazioak eta agiriak erabiltzeko arauak

Adierazitako orduan, Artxiboko sarreran egongo da pertsona hori, maskaraz hornituta, eta eraikinean egoten den bitartean, ez du kendu beharko. Eskura izango ditu gel hidroalkoholikoa eta eskularruak, eta horiek ere erabili beharrean egongo da. Poltsak, karpetak eta bestelako gauza pertsonalak utziko ditu horretarako dauden armairutxoetan.

Herritarren esku jarritako gailuak erabili baino lehen, eskuak desinfektatu egin behar dituzte erabiltzaileek, hartarako, gel hidroalkoholikoa izango dute eskuragarri. Erabiltzaileek, betiere, beren ekipamenduak eta baliabide pertsonalak erabil ditzakete, sarera konektaturik, Kontsulta Aretoan dauden bitartean.

Isolatuta geratuko dira erabiltzaileek agiritegian bertan eskuratzen dituzten artxiboetako agiri eta materialak, eta ezingo ditu inork berriro erabili 10 egun igaro arte.

Erabiltzaileak dokumentu berak kontsultatzen jarraitu nahi badu (hurrengo egunetan, betiere, elkarren segidan), edukiontziak emango dizkiote, dokumentuak Kontsulta Aretoan gorde, isolatu eta pertsona hark erabil ditzan; hartara, berriro kontsultatu ahal izango ditu lehen aipatutako gutxieneko isolamendu aldia zertan igaro gabe.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe