Inicio » Idiomas » Euskera » Uda “nahiko lasaia” eguraldi txarra dela eta, hondartzatan izan diren 351 erreskate eta 7.300 esku-hartzerekin

Uda “nahiko lasaia” eguraldi txarra dela eta, hondartzatan izan diren 351 erreskate eta 7.300 esku-hartzerekin

Gurutze Gorriak 7.396 esku-hartze burutu ditu guztira uda honetan Gipuzkoako hondartzatan, zeinetan sosrospen eta salbamendu zerbitzuak eskaini dituen. Gehienak, osasun-laguntzak

Foto: Santiago Farizano

Gurutze Gorriak 7.396 esku-hartze burutu ditu guztira uda honetan Gipuzkoako hondartzatan, zeinetan sosrospen eta salbamendu zerbitzuak eskaini dituen. Gehienak, osasun-laguntzak izan dira; guztira 5.844. Uda, orokorrean, nahiko lasaia izan da, eta egun eguzkitsuak gutxi izan direnez, 2016an baino %36 gutxiago izan dira eman beharreko laguntzak. Kasu gehienak zauriak eta ebakiak izan dira (2.610), ondoren salbario ziztada (900) eta traumatismo itxiak (660).
Bestalde, pertsonen erreskatea Gurutze Gorriak hondartzatan duen esku-hartzearen barne dago, eta pasa den urteko denboraldian 168 izan baziren ere, uda honetan 351 izan dira; beraz, %91 gehigo.
Erreskate gehienak Zarautzeko hondartzatan izan dira (155); Zumaiako Itzurun hondartzan (71) eta Donostiako Zurriolan (70). Era berean, 194 lagun eraman behar izan dituzte ospitaletara.
Galdutako 277 pertsona ere izan dira. Eta gizarte laguntzari dagokionez, 730 izan dira guztira esku-hartzeak. Lagunduriko 428 bainu eskaini dira, eta 302 aldiz erabili dira makulu anfibioak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe