Donostia Kirolak udako kirol jardueren «UDA-21» kanpaina aurkeztu du, kanpaina honetan parte hartzen duten hiriko 35 kirol entitateek prestatu dituzten ikastaro eskaintza zabalarekin. Ikastaroak ekainaren 21ean hasi eta irailaren 10ean bukatuko dira. Jarduera guztiak egungo osasun egoerara egokitu dira eta aurreinskripzioa maiatzaren 3tik 6ra bitartean egin daiteke.
Jardueren eskaintza bi talde handitan dago banatua: 16 urte bitarteko ikasleentzako jarduerak, batetik; eta gazte eta helduei zuzendutakoak, bestetik.
Kanpaina honetan gehien eskatzen diren jarduerak itsasoari lotuak dira: surfa, igeriketa, piraguismoa, surfa, bodyboarda, SUP, snorkela… Jarduera horiek eskaintza osoaren herena baino gehiago dira. Eskola-umeen artean ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute kirol anitzeko jarduerek, goiz bat edo egun oso bat hartzen baitute. Jarduera ezagunago horiez gain, UDA 2021 kanpainaren bidez, 60 jarduera baino gehiago daude aukeran.
Inskripzio sistema bi fasetan banatzen da. Lehena, maiatzaren 3tik 6ra bitartean (biak barne) egingo den aurreinskripzio fasea da. Fase honetan, pertsona bakoitzak ikastaro berean aldez aurretik izena ematea onartuko da, baina pertsona berak lau ikasturtetan eman dezake izena. Taldean ere egin daitezke aurreinskripzioak, eta gehienez ere lau lagun onartzen dira ikastaro bakoitzerako.
Aurreinskripzio horiek donostiakirola.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da, baina zerbitzu hori ezarri duten entitateetan ere egin ahal izango dira.
Egindako aurreinskripzio guztiek maiatzaren 7an egingo den zozketan parte hartuko dute, eta astebeteko epea izango dute ordainketa egin eta inskripzioa baieztatzeko.
Bigarren fasea maiatzaren 24an hasiko da. Egun horretatik aurrera, zuzeneko izen-emateak egin ahal izango dira plaza libreak dauden ikastaroetan.
Deja un comentario