Inicio » Idiomas » Euskera » Tokiko merkataritzarako laguntzak Donostiako ekialdera ere iritsi dira
Sustapena

Tokiko merkataritzarako laguntzak Donostiako ekialdera ere iritsi dira

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu

Argazkia: Donostiako Sustapena

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta Egia, Ategorrieta-Ulia, Loiola eta Martutene. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 euroak) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte. 

Laguntzak,  pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak txurro-dendak, bidaia agentziak, irakaskuntza jarduera batzuk, estomatologiako eta odontologiako kontsulta klinikoak, naturopatia eta akupuntura zerbitzuak eta zerbitzu parasanitarioak, albaitaritzako kontsultak eta klinikak.

Establezimendu aktiboen kasuan: %80ko diru laguntza emango zaio berritze-lanerako, higiezinen eta makineriaren inbertsiorako, ekipamendu teknologikoaren inbertsiorako (gehienez 1.000 €).
Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €). Eta aholkularitza teknologikoaren gastuen% 50 arte (500 euro gehienez).
 
Establezimendu berrirako kasueta, Establezimendu aktiboen ehuneko bera lagunduko da diruz.Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da. Gainera, enpresa berriaren lokalaren errentamendu-gastuaren% 80 gehituko da (2.500 euro gehienez).
 
Bi kasuetan, laguntza gehienez 5.000 €-koa izango da. 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa