Inicio » Idiomas » Euskera » Terrorismoaren aurrean, batasuna eta segurtasuna indartu

Terrorismoaren aurrean, batasuna eta segurtasuna indartu

Dozenaka hiritar, Eusko Jaurlaritza ia osotasunean, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Aldundia eta Batzar Nagusiak, Eneko Goia alkatea, eta egun

Foto: Santiago Farizano

Dozenaka hiritar, Eusko Jaurlaritza ia osotasunean, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Aldundia eta Batzar Nagusiak, Eneko Goia alkatea, eta egun hauetan, Donostian dagoen Mataroko alkatea atzoko Bartzelonako atentatuan izandako biktimenganako elkartasuna erakusteko, 5 minutuko isilaldian izan dira.
Elkarretaratzea eguerdian izan da, udaletxean, eta Segurtasunerako kontseilaria, Estefania Beltran, goizeko lehen orduan Erandioko base nagusian Ertzaintzaren agintariekin bilera bat izan ostean gerturatu da.
Kontseilariak Alderdi Ederren esan duenez, etengabeko harremana mantentzen ari dira Mossoekin, eta Ertzaintzarekin izandako bileran, terrorismoaren aurkako alerta egoera 4.mailan egoteagatik, jadanik hartuta zeuden segurtasun neurriak indartzeaz hitz egin dute.
Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du, bere mezua 4 hitz eta 4 kompromezutan laburtzen dela: «elkartasuna, gaitzespena, sendotasuna eta bizikidetza».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa