Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurkorako eta biharko lehenengo zatirako, tenperatura baxuak eta izozteak direla eta.
Gaurkorako izozte ahulak edo ertainak espero dira Euskadiko mendietan, eta egunaren azken orduetan beste lekuen kasuan. Bihar, ostirala, egoera antzekoa izango da goizeko 10.00ak arte. Gipuzkoako kostaldean izozte ahulak egon daitezke ostiralaren lehen orduetan.
Bitartean, elur-kota 300-600 metro artean egongo da gaur eta bihar, baina biharko arratsaldetik aurrera 1.000 metroraino igotzen joango da. Ez da aparteko prezipitaziorik espero: bakarrik toki zehatzetan eta ez hainbeste.
Ate Irekien Zerbitzua
Tenperatura baxu horiengatik, Donostiako Udalak komunikatu du bere Ate Irekien Zerbitzua prest egongo dela gau honetan, etxegabeen mesederako. Intxaurrondo kokatuta dago leku hau, Mons pasealekuaren 3. zenbakian.
Deja un comentario