Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri duenez giro aldakorra eta temperatura atseginak nagusi izango dira Santu Guztien zubian, prezipitazioak lehenengo egunetan eta eguzkia asteburuan zehar.
Azaroa giro nahasiarekin hasiko dugula adierazi du Euskalmetek. Ostegun eta ostiralean oraindik euri pixka bat egingo du, batipat ostiralean.Tenperatura maximoak 14 eta 15 ºC artean geldituko dira kostaldean eta 10-15º inguru barnealdean.
Larunbatetik aurrera eguzkia iritsiko da, egun argitsuak izango ditugu asteburuan eta tenperaturak igo egingo dira, igandean ere bai. Beraz, eguneko tenperatura maximoek 15 ºko muga gaindituko dute.
Deja un comentario