Inicio » Idiomas » Euskera » Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen ‘Lau Noten Opera’ lanaren euskarazko bertsioa
Donostiako Musika Hamabostaldia

Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen ‘Lau Noten Opera’ lanaren euskarazko bertsioa

Abuztuaren 25ean, Musika Hamabostaldiko ikuskizunetako baten agertoki izango da lehen aldiz Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Aste honetan zehar ospatzen

Santiago Farizano

Abuztuaren 25ean, Musika Hamabostaldiko ikuskizunetako baten agertoki izango da lehen aldiz Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Aste honetan zehar ospatzen ari den Musika Garaikideko Zikloko ikuskizunetako bat izango da, ganberako opera bat, zehazki: Tom Johnson konpositorearen “Lau Noten Opera”. Lehen aldiz euskarara ekarri eta moldatu dute, Tabakalera eta Musika Hamabostaldiaren lankidetzari esker. Era berean, euskal musikariak izango dira opera eszenaratuko duten guztiak. “Lau Noten Opera”-ren emanaldi bakarra eraikin karismatikoko Patioan ikusi ahal izango dugu, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude Musika Hamabostaldiaren web orrian 8 euroren truke. 

DSCF4680 300x200 - Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen 'Lau Noten Opera' lanaren euskarazko bertsioa

1972an “Lau Noten Opera” estreinatu zuenean, ezinezkoa zirudien balentria gauzatu zuen Tom Johnsonek. Hain zuzen, obrak irauten dituen 65 minutuetan, la, si, re eta mi notek osatzen dute partitura. Materiala horren soila izanik ere, generoaren berrikuspen kritiko eta zorrotza egitea lortu zuen, operako bost ahotsak parodiatzen dituzten bost pertsonaiarekin, komedia koral dibertigarria osatuz. Ideia xelebre honen bidez, karisma handiko antzezlana osatu zuen: berriki sortutako operetatik, azken hamarkadetako arrakastatsuenetako bat, mundu osoan taularatua eta hainbat hizkuntzatara itzulia.

DSCF4606 300x200 - Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen 'Lau Noten Opera' lanaren euskarazko bertsioa

“Lau Noten Opera”-ko bost pertsonaiek kantu lirikoko ahots tradizionalak (sopranoa, mezzosopranoa, baritonoa eta baxua) parodiatzen dituzte. Iaiotasunez moldatuta daude nota hauek, infinituak direlako itxura emateko. Operaren mamia ikertzen du honela Johnsonek eta bere arauak gainditzen ditu: tradiziozko generoak, pertsonaiek ez baitute beharrik agertoki gainean daudela jakiteko. Erabat esanekoak izatea da haien egitekoa. Autoreak haientzako sortutako munduaren araberakoak izan behar dira, edozein espekulazio partikular alde batera utzita. “Lau Noten Opera”-ko protagonistek, berriz, antzezpen baten barruan daudela jakingo dute une jakin batean, eta istorioa ustekabeko ildo berrietatik abiatuko da.

Formatu erdi-eszenaratua izango du Tabakaleran gozatu ahal izango dugun emanaldiak. Bost euskal bakarlari bokalek interpretatuko dituzte obrako pertsonaiak. Ezagunak dira haiek guztiak gure inguruan: Miren Urbieta-Vega sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa, Beñat Egiarte tenorra, Fernando Latorre baritonoa eta Pedro Llarena baxua. Pedro José Rodríguez izango da haiek lagunduko dituen pianista -traman ere parte hartuko du-, eta Arkaitz Mendozak zuzenduko du alderdi musikala. Ekaitz Unai González arituko da eszena zuzendari lanetan, Héctor Moraren laguntzarekin eta Malús Arbideren jantziekin.

DSCF4635 300x200 - Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen 'Lau Noten Opera' lanaren euskarazko bertsioa

Konpositorea Donostiara etorri da operaren entseguak gainbegiratzera eta Tabakalerak antolatutako beste jarduera paralelo batzuetan parte hartzera. Zehazki Martin Riches artistarekin elkarlanean eginiko “Knock on Wood: Call and Response” soinu-instalazioa, eta abuztuaren 23an Cristina Enea parkean soinu-instalazio hori martxan jarriko duen kontzertu-paseoa. Johnson (Colorado, 1939) korronte minimalistako artistarik ezagunenetarikoa da eta oinarri matematikoetan bermatu ohi ditu bere musika esperimentuak. Bere estruktura musikal formalistak pilaketa, zenbaketa eta isorritmia ikertzen dituzten sekuentzia logikoen menpe egon ohi dira.

Oinarri horren gainean eraikitzen ditu bere diziplina anitzeko lanak, testuari, performanceari, ikus-entzunezkoei… pisu jakin bat emanez. Egun Parisen bizi da konpositorea eta beraxek egiten ditu handik bere partituren banaketa eta kudeaketa lanak. Bere operengatik eta bereziki musika garaikidearen klasiko bihurtu den “Lau Noten Opera”-gatik da Johnson ezagun.

DSCF4752 300x200 - Tabakaleran estreinatuko dute Tom Johnson konpositorearen 'Lau Noten Opera' lanaren euskarazko bertsioa


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa