Inicio » General » Tabakalera bideo-jokoz bete da T Game proiektuarekin
Kultura

Tabakalera bideo-jokoz bete da T Game proiektuarekin

Arte garaikideko erakusketa bat, nazioarteko mintegi bat, topaketa birtual bat, tailerrak, musika, bisitak... bideo-jokoen inguruko askotariko ekintzak izango dira martxotik ekainera

Bideo-jokoek gero eta presentzia handiagoa dute gizartean. Hori dela eta, Tabakalerak T Game proiektua aurkeztu du, bideo-jokoak gure gizartean duen presentziari eta haren adarrei buruzko egitasmoa. Aurkezpenean izan dira Clara Montero, Tabakalerako kultur zuzendaria, Daniel Muriel, Tabakalerako bideo-jokoen mintegiko zuzendaria eta bideo-jokoaren eta gizartearen arteko harremanean aditua, eta Pablo M. Garrido, topaketa birtualetako batean parte hartuko duen ikertzailea.

Gaur egun, bideo-jokoak ez du aisialdia bakarrik hartzen, beste esparru batzuetan ere ageri da, hala nola ekonomian, hezkuntzan, osasunean, zineman edo gizarte-harremanetan. Mundu honetan murgiltzeko asmoz, Tabakalerak lantalde desberdinetatik garatutako proposamenak programatu ditu. Proposamen horiek martxotik ekainera antolatu dira eta publiko guztiak, adin guztietakoak eta bideo-joko zaleak izan ala ez, parte hartzera, partekatzera, hausnartzera, eta nola ez, jolastera gonbidatzen dituzte.

‘Bideo-jokoak. Play Without End’

Lau Pareta aretoan Bideo-jokoak. Play Without End erakusketa izango da ikusgai gaurtik hasi eta maiatzaren 16a arte. aurrera. Artista askoren lanak biltzen ditu erakusketa honek eta jokoa eguneroko praktiketan ezartzea funtsezko ideia da erakusketa honek aurkezten dituen obretara hurbiltzeko.

Erakusketan toki deberdinetako hainbat artistek hartu dute parte ideia desberdinak jorratuz eta haien gainean erreflexionatuz. Horien artean,  Sahatsa Jauregi, Melanie Gilligan, Iñaki Gracenea, Natalie Bookchin, Zach Blas, Anna Anthropy, Harun Farocki o J.P Hammer

Mintegia

T Game proiektuan hausnarketarako eta eztabaidarako tartea ere izango da Bideo-jokoen Nazioarteko Mintegian, “Una realidad videoludificada. La importancia social del videojuego en la sociedad contemporánea”. Aurrez aipatutako Daniel Murielek zuzenduko du.

Mintegira gonbidatutako hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: gamifikazioa eta subjektibotasunaren sorrera; arrazionaltasun politiko neoliberalen nagusitasuna; ludikotasunaren, artearen eta kapitalismoaren arteko harremana; genero-ikuspegia eta ikuspegi feminista; eta kultura-dinamiken bideo-ludifikazioa.

Topaketa birtuala

Ekainean egingo da Luca Carrubba artista eta teorialariak koordinatzen duen taldearen garapenean sortutako topaketa birtuala, eta bideo-jokoak eta kultura digitala izango ditu hizpide. Topaketa horretan espazio birtualek harreman sozialetarako, eta praktika kulturalerako eta esperimentazio artistikorako duten potentzialtasunaz hitz egingo da. Halaber, digitalki sortzen diren errealitate eta harreman ez-fisiko batzuk aurkeztuko dira. Topaketa birtual honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Hiru proposamen horiez gain, Tabakalerak hainbat eskaintza eskainiko ditu T Game proiektuaren barruan, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, erakusketetara bisita gidatuak eta musika saioak. Erakusketari laguntzeko, bi arcade makina klasiko ere ezarri dira, bideojoko historikoen aukeraketa bat eskainiko dutenak eta 80ko eta 90eko hamarkadetan joko-aretoetan bideojokoaren urrezko garaia markatu zutenak.

Proiektuari buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa