Stop Desahucios taldeak etxe turistikoen ordenantzaren aurkako hiru arrazoibide aurkeztu ditu udaletxean. Erakundearen ordezkariak, Rosa Garcíak, esan du hiru arrazoibide hauen oinarria berbera dela: «Donostian ezin da inondik inora alokairuan bizi». Rosa García Eneko Goia alkatearekin labur bildu da eta «egungo araudia ez dela malgutu» behar eskatu dio. Hau da taldearen proposamena.
«Geure buruari galdetu behar dioguna, gehienbat, zera da, non biziko dira pertsonak? Hau da garrantzitsuena. Horrexegatik ez dugu lehenengo solairutik gora apartamentu turistikorik nahi eta horretarako gaur egungo araudia errespetatu behar da», azaldu du Garcíak.
Stop Desahucios taldea larritu egin da «Aparture-k kudeatzen dituen etxebizitza turistikoak 490tik 1300ra pasa direlako eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ustetan etxegabetze-agindu kasuak asko igo direlako Euskadin, kasu guztial alokairuarekin erlazionatuta. Hiri honetan alokatzeko pisu gutxi daudela kontuan hartuta, zer pasako da daudenak turistentzako erabiltzen badira?», galdetzen dio bere buruari Stop Desahucios taldeak.
Stop Desahucios taldeak Donostiako etxe turistikoen ordenantzaren aurkako hiru arrazobide aurkeztu ditu
Stop Desahucios taldeak etxe turistikoen ordenantzaren aurkako hiru arrazoibide aurkeztu ditu udaletxean. Erakundearen ordezkariak, Rosa Garcíak, esan du hiru arrazoibide
Deja un comentario