Inicio » Secciones » Cultura » ‘Soinujolearen semea’ apirilaren 12an iritsiko da pantaila handira

‘Soinujolearen semea’ apirilaren 12an iritsiko da pantaila handira

Antzerkian izandako arrakasta eta gero, Fernando Bernués zine zuzendariak pantaila handira eraman du Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberria. Aktoreen artean

Irudia: cineytele.com.

Antzerkian izandako arrakasta eta gero, Fernando Bernués zine zuzendariak pantaila handira eraman du Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberria. Aktoreen artean izen handiak daude: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy (2018ko aktore berri onenaren Goya saria), beste batzuen artean. Pelikula apirilaren 12an estrenatuko dute.

Adiskidetasuna, traizioa eta biolentziaren arteko kontaketa da, protagonisten hiru aro ezberdinetatik mugitzen dena (umeak direnean, 20 urte ingurukoak direnean eta 50 urteak pasa dituztenean), era berean Euskal Herriko azken urteotako historia isladatzeko.

Nobela Bernardo Atxagak egin dituen artean esanguratsuenetakoa dela esan genezake. Atxaga gaur egungo idazle euskaldunen artean garrantzitsuena da, eta inoiz Euskal Herria izan duen sarituena eta itzuliena, eztabaidarik gabe.

Abra Prod eta Tentazioa dira filmaren ekoizleak. Patxo Telleria izan da gidoia egokitu duena, eta musika Fernando Velázquez-ek jarri du (Lo imposible, Un monstruo viene a verme), arlo horretan Goya saria 2017 urtean lortu zuena).


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe