Inicio » Idiomas » Euskera » Sirenak

Sirenak

Ekainaren 27an, iluntzeko 19:30ean, izango da Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean Casey Laraeren Sirenak erakusketaren irekiera egingo da

Ekainaren 27an, iluntzeko 19:30ean, izango da Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean Casey Laraeren Sirenak erakusketaren irekiera egingo da. Zuzeneko musikak emango dio hasiera erakusketari: Helena Sánchez biolontxelo jotzailearen emanaldia izango da erakusketa aretoan.

Casey Larae argazkilaria San Klementeko kostaldean jaio zen, Kalifornian, baina Donostian bizi da 2014az geroztik.

Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak.

Argazkietako emakumeek urte osoan itsasoko ur hotzetan elkarrekin bainatzeko konpromisoa hartu zuten. Sirena-talde horren ahizpatasunak itsasoan kondizio txarretan barneratzeko behar den segurtasuna ematen die eta gozamena handitzen du, taldean egote hutsagatik.

Sirenak serieak itsaspeko munduaren kontrastea aztertzen du, eta baretasun-une isolatuak itsasoaren etengabeko mugimenduarekin eta emakumeen figuren zatiekin aurkezten ditu. Itsaspeko irudien lasaitasunak azaleko kondizio aldakorren konplexutasunarekin kontrastatzen du. Egun batetik bestera kondizioak aldatzen direnez, bizitzan bezala, guri poztasun-une txikiez gozatzea dagokigu.Urak garunean dituen efektu positiboei buruzko ikerketa batean, Wallace Nichols doktoreak, Blue Mind lanaren egileak, honako hau idatzi zuen: «Ur-masak aldi berean etengabe aldatzen direnean eta berdin jarraitzen dutenean, lasaitasuna sentitzen dugu ezagutzen dugun horrengatik eta zirrara, berria denagatik».

Casey Laraek aldi berean lasaigarria eta zirraragarria den sentsazio hori transmititu nahi izan du.

Okendo KULTUR ETXEA
Ekainak 27 – Abuztuak 23
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbat eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igande eta jaiegunetan itxita.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete