Inicio » Idiomas » Euskera » Share proposamena aurkeztu du Lehendakariak Vatikanoan

Share proposamena aurkeztu du Lehendakariak Vatikanoan

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez lagun

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez lagun zituela, Frantzisko Aita Santuak asteazken honetan San Pedro plazan ospatu duen Entzunaldi Publikoan izan da. Ondoren, Estatu Idazkari Pietro Parolin kardinalarekin Jauregi Apostolikoan egindako bilera pribatu batean Share proposamena aurkeztu du.

Lehendakariak aukera izan du Frantsizko Aita Santuari Gernikako Arbolaren bereizgarri bat entregatzeko.

Share Proposamenaren edukiak planteatzen du konpromiso bat hartzea migrazioaren erronkari erantzuteko. Zehazki, proposatzen du mekanismo zehatz bat adostea errealitate zailenen aurrean erantzukizunaren banaketa partekatzeko. Ahalegina banatzeko formula hiru parametrotan oinarritzen da: zerga bidezko diru-sarrerak (edo batez besteko errenta eskuragarria, edo BPG), % 50eko eraginarekin; biztanleria, % 30eko eraginarekin; eta langabezia-indizea,% 20rekin.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete