AKTIBATU 2024, natura turismoa eta jasangarritasunari buruzko jardunaldien XI. edizioa Altzon ospatuko da. Gaur Tolosaldeko herri hontan bertan bildu dira ekitaldiaren berri emateko Azahara Domínguez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu diputatua, Olatz Ilarregi Tolosaldea Garatzeneko Turismo arduraduna eta Ekaitz Zubeltzu, Bizibiziki turismo aholkularitza enpresako burua.
Ekaitz Zubeltzuren hitzetan, “naturaguneetako eta landaguneetako turismo-kudeaketari buruzko hainbat gai lantzeko egitarau zabala prestatu da”.
Goizeko lehen blokean, bisitarien kudeaketari eta naturguneetako informazio-puntuei lotutako hainbat adibide aurkeztuko dira. Bigarren gai-multzoak, aldiz, helmuga naturalen kudeatzaileek mugikortasun turistikoaren inguruan dituzten erronkei erreparatuko die. Kataluniako hainbat eremuetan, hala nola La Garrotxan edo Cap de Creuseko Parke Naturalean, ezarritako esperientzia arrakastatsuak ezagutaraziko dira, eta Baie de Sommen (Frantzia) garatutako mugikortasun turistiko iraunkorreko estrategia aurkeztuko da. Azken gai-multzoan, helmugen monitorizazioarekin lotutako bi proiektu azalduko dira, eta natura-guneen kudeatzaileek turismo-jarduera kontrolatzearen eta monitorizatzearen garrantzia ulertzeko gakoak emango dira.
Jardunaldiari amaiera emateko, lan-saio bat egingo da. Bertan, parte-hartzaileek, taldetan banatuta, Tolosaldeko mugikortasun turistikoaren errealitateari buruzko tailer bat egingo dute. Proposatuko diren ariketen bidez, eskualdeko etorkizuneko erronkei irtenbide batzuk proposatzea izango da lanaren ardatza.
“Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketako Departamentuan Gipuzkoako turismo-industria jarduera ekonomiko iraunkorra izan dadin lan egiten dugu” gaineratu du Azahara Domínguez-ek. “Diputatuak gainera, honakoa gogoratu du: “Eta turismo jasangarriaz ari bagara, ezin dugu ahaztu Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebus lehen mailako aliatua dugula mugikortasun iraunkorra sustatzeko, baita bisitatzen gaituztenen artean ere”. Aktibatu 2024 jardunaldiaren informazio guztia ekitaldiaren webgunean kontsulta daiteke
Deja un comentario