Donostiako Metroaren eraikuntza lanek sortzen dituzten arazoak eta kalteak salatu ditu gaur Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurreko batean. Horen harira, Artzai Onaren plazatik Udaletxerantz abiatuko den martxa-kazerolada bat deitu du abenduak 20rako, 17.30etan hasiko dena.
«Lehehengo eta behin», gaineratu du taldeak ohar batean, «kalte hauek zeharo behargabekoa den eta Donostiako nahiz Gipuzkoako herritar gehienek errefusatzen duten obra erraldoi batek eragindakoak direla nabarmendu nahi dugu, Topoaren trenbide sarea eskualdean hobetzeko beharrezkoak diren baliabiadeak xahutzen dituena bestalde».
Satorralaiak hainbat bizilagunek egindako salaketak zerrendatu ditu: Aizkorri kalean, Morlansen, La Fe pasealekuan, Zarautz etorbidean, Mikeletes Pasealekuan eta Zubieta kalean eragindako zaratak, gasen kutxadura, matxurak, pitzadurak…
Honi dagokionean, jarraitzen du Satorralaiak, «zuzenean kalteturiko bizilagun batek hartu du hitza prentsaurrekoan, obrak Morlanseko eskolaren ondoko bere etxebizitzan eragindako aire-kutsadura Administrazio guztien aurrean salatu zuelako». Baina «abuztuaz geroztik, egin duen salaketa horrek inongo erantzunik ez du jaso».
Bizilagun honen salaketaren harira, Arartekoak ebazpen bat atera zuen urriaren 23ean . Honetan, «obrak herritarren osasunean eta ingurunean eragindako kalteak orohar zaintzeko erantzukizuna duten Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako organoen utzikeria agerian geratu zen».
Deja un comentario