San Telmo Museoak bi bisita gidatu jarriko ditu martxan asteazkenero eta larunbatero, ‘Deabrua, ote. Bruegeldarren mundua’. Bisitak ekainaren 24an hasiko dira, erakusketa amaitu arte, uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean izan ezik. Bisitaldia eta sarrera doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da.
Bisitak ordubeteko iraupena izango dute. Asteazkenetan, 10.30ean gaztelaniaz egingo dute bista eta 18etan euskaraz. Larunbatetan, aldiz, euskarazko bisita 10.30ean hasiko da eta gaztelaniazkoa 18etan.
Izena emateko [email protected] posta helbidera idatzi behar da edota 943-481561 zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera 12etatik 14etara bitarte.
Deja un comentario