Orona Fundazioak eta Albaola Elkarteak kontzertu bat antolatuko dute irailaren 30ean Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Biltzen duten dirua Salvamento Marítimo Humanitario GKEari laguntzeko izango da, 2015ean sortu zen erakundea Greziako krisi humanitarioari aurre egiteko hain zuzen ere eta itsas salbamenduko lanak egiten ditu Mediterraneoan errefuxiatuei laguntzen.
Ekimenak bi erakundeen arteko 5. urteurrenarekin koinziditzen du eta Tenpora taldeak joko du. Sarrera borondatezkoa izango da eta erakunde antolatzaileek ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez, batez beste aulkiko hamar euro lortzea da helburua.
Iñigo Marquet Orona Fundazioko Garapen Saileko zuzendariak adierazi duenez, «ekimenak partekatzen ditugun balioak eta xedeak ditu oinarri. Honela, Orona Fundazioarentzat funtsezkoak diren bi esparru bultzatzen ditugu, kultura musikalaren sustapena eta gizarte kohesioa”.
Beste aldetik, Xabier Agote Albaola Elkarteko presidenteak «horrelako tantek elkartasun itsaso bat osatzen laguntzen dutela”, azpimarratu du.
Deja un comentario