Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) lagun elkarteak aurreko urtean 70 tona elikagai jaso zituen Gipuzkoan, horietatik 10 Donostian, «Piztu itxaropena» karabanaren bidez. Oraingoan deialdi berri bat egin du elkarteak ostiral eta larunbat honetan Garberara doazen erosleek «ahalegin guztiak» egin ditzaten errefuxiatuei bidaliko diren elikagaiak erosten. Momentuz, eguraldi kaxkarra dela eta, aurreko urteetan baino elikagai gutxiago jaso dituzte, bereziki abenduaren 16an Bretxan bota zuen euri zaparradarengatik.
Gaur ostirala SEAD-eko lagunak arratsaldez egongo dira eta bihar larunbata egun osoz. Ekintza honekin, azkena ez baina seguraski kanpaina guztiko garrantzitsuena, aurreko urteko datuak lortzea espero dute eta horrela 4.000 kilo jaso ahal izango dituzte bi egunetan. Emaitza honi eskoletako kanpaina eta supermerkatuetan izango den azkeneko bat gehitu beharko zaio: otsailaren 3an Gros eta Egia auzoetako Eroski eta Lidl supermerkatuek kanpainara batzeko borondatea azaldu dute.
Gogoratu beharra dago kanpamenduetako egoera larria dela eta errefuxiatu saharauien prekaritatearen preokupazioa salatu duela Ilargi Gorri Erdiak. Egoera bereziki larria da bost urte baino gutxiago dutenen umeen artean eta haurdun daudenen artean.
Saharako lagunek Garberako bilketan ahalegin guztiak egiteko eskatzen diete gipuzkoarrei
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) lagun elkarteak aurreko urtean 70 tona elikagai jaso zituen Gipuzkoan, horietatik 10 Donostian, «Piztu itxaropena»
Temas: solidaridad
Deja un comentario