Inicio » Idiomas » Euskera » SADEk zine emanaldietarako sarrerak 20 zentimo merketu ditu

SADEk zine emanaldietarako sarrerak 20 zentimo merketu ditu

SADE zinema aretoen emanaldietarako sarrera garestienak 7,60 euroren truke eskuratu ahal izango dira BEZaren jaitsieraren ondoren. BEZaa %21etik %10era jaitsiko

SADE zinema aretoen emanaldietarako sarrera garestienak 7,60 euroren truke eskuratu ahal izango dira BEZaren jaitsieraren ondoren. BEZaa %21etik %10era jaitsiko da ostegunean, uztailak 5, Espainiako Aldizkari Ofizialean Estatuko Aurrekontu Orokorrak publikatzen dituztenean, joan den ostegunean onartutako kontuek beherapen hori jasotzen baitute. Donostiako SADE enpresak Príncipe, Antiguo Berri eta Truebarako sarrerak merkeagoak izango direla adierazi du, eta ostiralean 7,80 eurotik 7,60 eurora jaitsiko dira.

Espainiako Estatuko zinema industriak 2012ko irailean pairatu zuen BEZaren igoera, liburuek (%4koa dute) eta museoetako sarrerek (ez zaie zerga hori aplikatzen) izan ezik, gainerako kultur esparruek pairatu zuten bezala.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe