Inicio » Idiomas » Euskera » Repsolen Eguzki sariak apirilaren 12an emango dituzte Victoria Eugenia Antzokian
Gastronomia

Repsolen Eguzki sariak apirilaren 12an emango dituzte Victoria Eugenia Antzokian

Jasangarritasunari Eguzkia banatuko da lehen aldiz eta Eneko Atxak estreinatuko du

gaur goizez eman den prentsaurrekoa. Argazkia: VK comunicaciones

Nekeza izan da Eguzki berriak nor izango diren erabakitzeko egin beharreko ikuskapen lana amaitzea, horregatik atzeratu behar izan da otsailetik apirilera. Hala ere, ekitaldia antolatzen ari dira dagoeneko. Eguzki berriek Victoria Eugenia Antzokian jasoko dute saria, apirilaren 12an, 18:00etan, eta ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Repsol gidaren webgunean. Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta enpresak aukera hau aprobetxatu nahi izan dute Koronabirusaren aurrean jatetxeak leku seguruak direla azpimarratzeko.

Edizio honetan lehenengo aldiz banatuko da Jasangarritasunaren Eguzkia eta sari hau Eneko Atxari emango zaio. “Bere ‘Azurmendi’ jatetxea (Repsol Gidaren 3 eguzki ditu) naturarekin bizitzearen, gertuko baliabideen aprobetxamenduaren eta ekoizle artisauekin batera egindako lanaren eredu da”.

Aurten hasita, Repsol Gidak urtero banatuko du Alimentos de Españarekin batera. Bereizgarri honen bidez ingurumenaren gaineko eragina murrizten laguntzen duten, gertuko ekoizleekin lan egitea sustatzen duten eta euren negozioaren planteamenduan jasangarritasunaren aldeko apustua egin duten proiektu gastronomikoak nabarmendu nahi ditugu.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa