Ospitaleko profesionalek lan ederra egiten duten arren, umea izan eta egun hauetan ingresatuta egotea ez da atsegina. Beraz, atzo Donostiako Pediatria eta Onkologia sailak giro alaiagoa izan zuen Realako jokalarien bisitarekin, Imanol Agirretxe, Gero Rulli, Leire Baños, ‘Chini’ Pizarro eta Fermín Altuna kontseilariarekin, hain zuzen ere. Bisitaren antolatzaileak Real Sociedad Fundazioa, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta Aspanogi (Gipuzkoan kantzerra duten umeen gurasoen elkartea) izan ziren. Une batez, logelak Eguberriaz, koloreaz eta giro onez bete ziren.
Deja un comentario