Bihartik aurrera, urriak 24, Kursaalen webgunean lortu daitezke 20. Urteurrenaren barne antolatutako Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondoren arteko topaketarako gonbidapenak.
Topaketa azaroaren 28an, 18:00etan, izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan. Kursaalen proiektua egin zuen arkitekto nafar ospetsua Iñaki Gabilondo kazetari donostiarrarekin mintzatuko da, jendaurrean. Biek elkar ondo ezagutzen dute, eta hizketan jardungo dute Kursaalek eragile ekonomiko gisa eta ingurunea eraldatzeko elementu gisa duen eraginari buruz, eraikinaren beraren bilakaerari buruz, behar eta teknologia berrietara egokitzeari buruz, herriei, herritarrei eta arkitekturari buruz. Elkarrizketa baino, solasaldia izatea nahi da, Donostia eta lurraldea ondo ezagutzen eta maite dituzten maila handiko bi profesionalen artekoa.
Sarrerak doakoak dira aretoaren edukiera bete arte. Ganbera Aretoko besaulki-patioa betez gero, gonbidapena daukaten pertsonek streaming-ez ondoko gelatik topaketa jarraitzeko aukera izango dute.
Gonbidapenak lortzeko esteka:
Deja un comentario