Aurten aurkeztutako 53 proposamenen artean, eta taldeek egindako grabazioen arabera, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian arituko diren 15 taldeak aukeratu dituzte. Haien zuzeneko emanaldien ondoren, bertaratutako publikoak puntuatu ahal izango du taldeetako bakoitza. Emaitza onenak lortutako hamar taldeak 60. Jazzaldiaren programan sartuko dira.
15 emanaldiak Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Lugaritz Kultur Etxean eta Kutxa Fundazioa Klubean (Tabakaleran) izango dira:
– Victoria Eugenia Kluba: sarrera doan, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
– Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak eskuragarri www.kutxafundazioa.eus webgunean. 3 € aldez aurreko salmentan eta 5 € leihatilan.
– Lugaritz Kultur Etxea: sarrera doan, edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 16:00etatik aurrera, Lugaritz Kultur Etxean.
Deja un comentario