Asteburu honetan, Benetan Be antzerki konpainiak bere azken lana antzeztuko du Donostian. “Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” antzezlana helduei eta heldu ez direnei zuzeneko musikaz blai zuzendutako lana da, heziketa sexual eta afektiboa ardatz duena. Asteburu honetan, Donostian izango dira, Gazteszenan, larunbatean eta igandean arratsaldeko 19:00etan, 60 minutuko antzerkian. Sarrerak Donostia kulturaren webgunean daude eskuragarri.
Antzezlanaren egilea Patricia Urrutia da, eta Pablo Ibarluzea eta Elena Olivierirekin batera betetzen dituzte zuzendaritza lanak. Aktoreak Juanjo Otero, Ion Zumelaga eta Patricia Urrutia bera dira.
Sinopsia
Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
Deja un comentario