Inicio » Idiomas » Euskera » Poltsiko Antzerkia: Donostia Kultura proiektuen XI. deialdia aurkeztu du
Kultura

Poltsiko Antzerkia: Donostia Kultura proiektuen XI. deialdia aurkeztu du

Donostia Kulturak, Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren eremuan sortzeko proiektuen hamaikagarren deialdia antolatu du. Izena

Donostia Kulturak, Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren eremuan sortzeko proiektuen hamaikagarren deialdia antolatu du. Izena emateko epea 2020ko uztailaren 1etik irailaren 24ra bitartean egongo da zabalik eta aurtengo edizioan bi proiektu lagunduko dira diruz: irabazleak 4.000 euro eta finalistak 3.200 euro.

Ekimen hau poltsikoko antzerkiaren euskarazko eskaintza eskasetik abiatzen da, eta euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu, formatu txikiaren esparruan. Erakustaldiak Poltsiko Jaialdian bertan egingo dira, 2021eko otsailean eta martxoan.

Lau emanaldi programatuko dira formatu txikiko taberna eta lokaletan, aukeratutako bi lan bakoitzeko. Kultur zentroek, oinarrizko eta hurbileko kulturaren transmisore nagusiak diren aldetik, uste dute eginkizun garrantzitsua dutela formatu txikiko sorkuntza sustatzeko.

Ekimen horrekin, sorkuntzaren esparruan lehen urratsa eman nahi da, etorkizunean beste kultur diziplina batzuetara zabaldu ahal izateko, eta horren helburua kultur balio-kate osoa eta koprodukzioa garatzea da.

Deialdi hau 2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean, Euskal Kultur Erakundearekin egindako esperientzia-truketik abiatuta. Harrezkero, 68 proiektuk baino gehiagok parte hartu dute aurreko hamar deialdietan.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete