Poesia Orduak Donostia Kulturaren eta Euskal Idazleen Elkartearen arteko lankidetzari esker itzuli da. Aurten bi hitzordu izango dira irailaren 7an eta 9an 19.30etik aurrera Victoria Eugenia Kluban. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira emanaldien egun beretan, 17etatik aurrera.
‘Hain zara eder’ Fito Rodriguez idazleak bere liburuan oinarritutako musika akonpainamenduarekin eskainiko du. Irailaren 7an, 19.30etan, Victoria Eugenia Klubean, idazle, artikulugile eta blogariak, Andoni Tolosa «Morau», Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandezekin batera, bere testuak erakutsiko ditu.
Bere argitalpenak alemanera, gaztelaniara, katalanera, ingelesera, italierara, portugesera, Dolomitetako ladinora eta braillera itzuli dira. 2019an, Arabako Foru Aldundiaren Ernestina eta Champourcín Poesia Saria jaso zuen ‘Izendegi hutsa’ poema-liburuarekin.
Irailaren 9an, Miren Agur Meabe idazleak ‘Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe’ aukeztuko du Victoria Eugenia Klubean 19.30ean. Iban Urizar «Amorante» musikariak eta Aitor Gametxo zinemagileak ere parte hartuko dute Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean. Hiru diziplina horiek, hitza, irudia eta musika, uztartuko dituzte.
Meabek literatur sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazketarekin lotutako jardueretan dihardu. Haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat idazten du, bai poesiarako bai narraziorako. Bere lanen artean, iaz argitaratutako ‘Hezurren erretura’, ‘Oi, hondarrezko emakaitz!’ eta ‘Garraitzeko itsas urak aitorturiko poemak’ nabarmentzen dira.
Emanaldi bietan Kovid-19ren ondoriozko higiene- eta segurtasun-neurriak aplikatuko dira, eta aretoaren edukiera 70 pertsonakoa izango da.
Deja un comentario