Babes Zibilak Donostiako zenbait kale itxiko direla ohartarazi du, olatu handiengatik hurrengo egunetarako datorren abisu horia dela eta. Adibidez, Pasealeku Berria moztuta egongo da, bai oinezkoentzat baita ibilgailuentzat ere, biharko eguerditik hasita (osteguna, abenduak 13, 12.00etan) ostiraleko 8.00ak arte. Gauza berdina gertatuko da Leizaola pasealekuan (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazian.
Donostiako Udalak zabaldu duen aurreikuspenaren arabera, Pasealeku Berria itxita jarraituko du ostiraleko 20.00ak arte, baina ibilgailuentzat bakarrik.
Deja un comentario